XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Walcheren'go gudua sei urte lehenago gertatua zan, eta Zuntzarri'tik milla ta bosteun kilometrotara.

Alaz ere gizajo arentzako naikoa: izan, hura etzan ondorapen bat; baña bazitzaion berari.

Besteentzako ezer etzan gertatzen; baña bera an bertan, uriaren, erdian, ito egiten zan bere ondoratze izugarri eta eguneroko artan.

Batek esango dit agian: Kepa`k bezela: eroa zan: ondoratzako arriskurik etzegoen an.

Baña orduan elegoke ondorapenik.

Oso gutxi baitira itsaso egiazkoan ondoratzen diranak; danok, berriz, ondoratu oi gera geure barne-itsasoan.

Negoziotako gizonak negoziatako kontuetan itotzen dira egunero, eta gau guzia lorik egin ezinean pasatzen dute; bestek famaren kezka bizian; eta beste askok amorraien munduan: biar orrelako arrapatu bear dute, eta ortarako au ta ura eraman behar dute...

Are geiago: egiazki mintzatu ezkero, eta orrela ari naiz, zenbat ikaratzen dira pekatu ezin dutelakoan eta Jainkoaren zigorraz oroituta?

Baña Jainkoa ezta, mariñelaren itsasoa ez dagoen bezelaxe.

Ez, ez.

Ura etzan eroa.

Gañera berak bazekien beintzat zertan zan bere kakoa.

Zoro argitua zan: ba-zekusen zerbait.

Zerbaitez konturatzen zan eta senda zitekean agian.

Gu, besteok, ez: ez zuk eta ez nik ere.

Ezin dakikegu guk gure erotasuna zertan datzan.

Gure baitan omen gaude.

Ots, okerrago gabiltza gu, ura baño.

Mariñela irudi argitsua zan guretzat.

Bere itsasoa gizonaren asmamena da, eta bere ontzia guzion biotza.

Ots, danok gaude bere artan.

Eta burutapen arrigarri bat izan nuen orduan: eta, itsasoa eta ontzia mariñelaren burutik ken ba litez, zer gerta ladi beregan?

Pakea, pakea nunbait...

Enekusen ondo.

Baña ideia ontan bazegoen asaldatzen zuen zerbait.

Eta asaldatu ondoren, ideia orrek berak lasaitzen ninduen.

Izugarria zan sumatu nuena!!!

Itsasoa eta ontzia gugan akaba ba genitza...